600 bidaiarik gozatu zuten Musika Bandaren hegaldiaz

Aitor AROTZENA 2012ko uztailaren 12a

Rafael ENETERREAGA

Ikusmina piztu zuen ekainaren 30erako Musika Bandak iragarria zuen kontzertuak. Hasi baino ordubete lehenagotik esperoan zegoen jendea Eskolttikiko aparkalekuan sartzeko eta 400 lagunentzako tokia egokitu baldin bazen ere, azkenean 600 bat lagun sartu ziren emanaldiaz gozatzera. Euskal He­rria, Afrika, Mexiko, Kuba, Austria, Argentina, Estatu Batuak edo Errusiako musi­ka adi­tzeaz gain, bertako janariak dastatu eta dantzak ikusteko aukera izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun