Baztan, Malerreka eta Bidasoako XV. Trikitixa txapelketa jokatu zen uztailaren 1ean, Lesakako Trikitixa taldeak udalaren laguntzaz antolatuta.
13 urtetik goitiko gazteen kategorian bortz bikote aritu ziren, Etxalarko Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien ahizpak suertatu ziren garaile, Maria Lasa eta Garazi Oteg gipuzkoarren aitzinetik.
Ttikien kategorian, berriz, 13 bikote aritu ziren etaLesakako Mattin Lopez eta Ane Renaud suertatu ziren irabazle. Bigarren saria Amaia Lasaga eta Josune Ramirez lesakarrek lortu zuten, hirugarrena Aiala Mitxeo eta Ane Yanci igantziarrek, laugarrena Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin lesakarrek eta bosgarrena Etxalarko Ainhoa Telletxea eta Aritz Irazokik.