Gaztelaniako eskolak etorkinei

TTIPI-TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Jokin Apezetxea

Kontxi Iñarga eta Santiago Maia boluntarioen lanari esker, Elkarrizan taldeak gaztelaniako alfabetatze eskolak eskaini ditu ikasturte honetan. Hainbat etorkinek parte hartu dute saio hauetan, irailetik ekainera, astean bi egunez Ricardo Baroja eskolan elkartuz. Elkarrizan taldeak eta zerbitzu honetan parte hartu­ dutenek eskerrak eman nahi izan dizkiete eskolari, bi gela uzteagatik, baita boluntarioei ere. Irailean berriz ere zerbitzua martxan paratu nahi dute eta interesatuek 948 635036ra dei dezakete edo ssb@lesaka.net-era idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun