Txandakako aparkatzeak baimenduz doako parkimetroa paratu du Udalak Altzateko plazan. Mugikortasun Planaren baitan proposatutako neurria da eta denden ordutegian, gehienez ordubetez aparka daiteke Altzateko plazan, eta hori albinteek kontrolatuko dute. Araua betetzen ez duenari, hasieran, ohartarazi eginen zaio, baina gerora, isuna paratuko zaio. Autoa egun osoan Altzateko plazan uzteko ohitura saihesteko hartu da neurria eta Marisol Taberna alkateak bertze aparkalekuak badirela oroitarazi du: Matzada, Toki Ona, Itzea...