Xabi Telletxearen omenezko BTT jaitsiera larunbatean eginen da Igantzin

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 12a

Iaz egin zen lehen aldiz Xabi Telletxea zenaren omenezko BTT jautsiera. Argazkian, podiumera igo zirenak. Artxiboko argazkia

Bigarren edizio hau, Nafarroako txapelketa izateaz gain, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da

Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jaitsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Larunbat honetan, uztailak 14, eginen da eta aurtengoa bigarren aldia izanen da. Aipatzekoa da Nafarroako Txapelketa izanen dela eta gisa berean, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen dela.

Goizean entrenamenduak eginen dira, 09:00etatik 13:00etara. Eta lehen txanda edo manga 15:00etan hasiko da.

Informazio gehiagorako 680 141899 telefonora deitu edo igantzikobiltoki@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun