Lesakako Beti Gazte elkarteak berriz ere Santiago Bideari ekinen dio uztailaren 15ean, igande honetan. Aurten, Iruña eta logroño lotzeko ibilbide horretan hirugarren etapa izanen dute. Aiegi eta Torres del Río arteko 25 kilometroak egiteko apuntatzeko azken eguna uztailaren 11 izanen da.
Beti Gazteko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 15 euro. Autobusa igande goizeko 06:30ean abiatuko da Plaza Zaharretik.
Izen emateko eta informazio gehiagorako 948 638007 telefonora deitu behar da (udaleko Kultura Teknikaria), edo betigazte@betigazte.net eta kultura@lesaka.net helbide elektronikoetan.