Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Bestabusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bestetan. Lehen zerbitzuak Lesakako Sanferminetan eskainiko ditu uztailaren 6an eta 7an, ortziral eta larunbatean.
Lesakara joateko, Arantzako aparkalekutik 21:45ean abiatuko da lehen autobusa eta 23:30ean bigarrena; Igantziko Bi-bidetik 22:00etan eta 23:45ean; Etxalarko Landaburuatik 21:15ean eta 00:00etan; eta Beratik (Toki-Ona eta Agerratik) 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.
Itzulerakoak Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira, 03:30ean eta 06:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara joateko eta 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan Berara. Joan-etorria 5 euro kostako da.
Bortzirietako gainontzeko herrietako bestetan ere izanen da ere Bestabusa.