Berako Legia karrikako moldaketa lanak uztailaren 4an hasi dira

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 4a

Lan eremua Legia 21etik Foruen Plazara bitartekoa izanen da. Utzitako argazkia

Makurren dauden zatiak bakarrik moldatuko dira eta 15 egunez eginen dira lanak

Uztailaren 4an, asteazkenean hasi dira Berako Legia karrikan zola moldatzeko lanak. Lanak hasi eta 15 bat egun iraunen dutela iragarri du enpresak eta auzotarren bizimoduan eraginen badute ere, «beharra ikusita ulertuko duzuela» espero du Berako Udalak.

Uztailaren 4an, asteazkenean hasi dira Berako Legia karrikan zola moldatzeko lanak. Lanak hasi eta 15 bat egun iraunen dutela iragarri du enpresak eta auzotarren bizimoduan eraginen badute ere, “beharra ikusita ulertuko duzuela” espero du Berako Udalak.

Makurren dauden zatiak moldatzea bertzerik ez dira izanen lanak. Berako Udala konszientea da hori ez dela Legia karrikak behar duen behin betiko soluzioa, «baina oraingoz hori da egiten ahal duguna».

Lan eremua Legia 21etik Foruen Plaza bitartekoa izanen da eta egoerak eskatuta, lehenengo markatutako eremuak zulatuko dira. Behin zulatuz gero lanak bukatu arte ez da izanen hortik kotxez pasatzeko modurik. Kanttonberriko bidegurutzean moztuko da autoz pasatzeko aukera. Salbuespen bakarra Legia 19, 21 eta 23 etxetaraino hurbiltzeko aukera izanen dela, bizilagunak bakarrik eta kontuan izan behar da denentzako tokirik ez dela izanen. Kasu horretan ere Txepetxaren parean kotxeak “lerroan” aparkatzea proposatu du Berako Udalak. Tarte horretan dauden zaborrontziak ere bertatik kenduko dira eta Legia 32ra (Rozas parean) eta Foruen Plazara eramanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun