600 bidaiarik gozatu zuten Lesakako Musika Bandaren hegaldiaz

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 3a

Lesakako bandak musikaren bidez bidaiatzeko aukera eskaini zuen larunbat arratsean. Rafael Eneterreaga

Munduko herrialde ezberdinetako musikarekin batera, jakiak, dantzak eta bertze hainbat ikuskizun izan ziren

Ikusmina piztu zuen ekainaren 30erako Lesakako Musika Bandak iragarria zuen kontzertuak. Larunbat arratsean, kontzertua hasi baino ordu bat lehenagotik esperoan zegoen jendea Eskolttikiko aparkalekuan sartzeko eta 400 lagunentzako tokia egokitua baldin bazen ere, azkenean 600 bat lagun sartu ziren emanaldi bereziaz gozatzera.

Izan ere, Lesakako Musika bandako 55 musikariek, Mikel Iriarteren zuzendaritzapean, hainbat herrialdetako musikak jo zituzten: Euskal Herria, Afrika, Mexiko, Kuba, Austria, Argentina, Estatu Batuak, Errusia… Musikaren bidez munduari bira ematea zen helburua, baina ez bakarrik entzumenaren bidez. Herrialde horietako dantzak eta bertzelako ikuskizunak ikusgai paratu zituzten eta azafatek, herrialde horietako janariak eta edariak ere dastatzera eman zituzten.

Emanaldi aski berezia izan zen eta jendea gustora atera zen kontzertutik. Eta Musika bandakoak ere kontent, musikariek beraiek eta inguruko jendeak egindako lanaren emaitza bikaina ikusita. Egun horretan, Tantirumairu Euskal Folklore taldeko 18 datzariek, abesbatzako 35 kantariek, 12 kamareroek, bi aurkezleek, Arrano elkarteak eta Errenteriako dantza bikote batek emandako laguntza eskertu nahi izan du Lesakako Musika Bandak, beraiek gabe ez baitzen posible izanen ikuskizuna aitzinera ateratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun