Berako San Esteban bestetako egitarauaren azal lehiaketan, hamar parte-hartzaileen artean Mikel Telletxea Gago beratarrak aurkeztutako lana aukeratu dute herritarrek egindako bozketa parte-hartzailean. Bere lana programako azalean ikusteaz gain, 300 euroko saria eskuratuko du.
Bigarren postuan Lorea Zaldua Moreno donostiarra eta Ander Rodriguez Korta beratarra izan dira. Euren lana bestetako programaren kontrazalean azalduko da.
Lehiaketa hau 2012ko Berako San Esteban Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Kultur Batzordeak; besta hauek, abuztuaren 2tik 6ra arte ospatuko dira.