Ikasturte bukaerako jaialdia egin du Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 2a

Arkupe pilota eskolako pilotariak, partidak hasi baino lehen. Aitor Arotzena

Pilota eskolak omenaldia eskaini die Iñaki Arretxea eta Tomas Otxoteko irakasleei

Urtero bezala, Lesakako Arkupe pilotazale elkarteko pilota eskolak ikasturte bukaerako jaialdia egin du Sanferminen aitzineko asteburuan. Aurrebenjamin mailakoetatik hasi eta kadeteak bitarte, eskolako pilotarien arteko partidak jokatu ziren ekainaren 30ean.

Behin partidak bukatuta, Arkupe pilota eskolako kideek omenaldia eskaini nahi izan zioten azkeneko sei urteotan pilota irakasle izan diren Iñaki Arretxea eta Tomas Otxotekori eta txapel bana eta oroigarriak eman zizkioten. Horretaz gain, eskolako pilotari guztiek bere oroigarria izan zuten (Arkupe elkartearen izena grabatua zuen eskumuturreko erloju bana). Peio Etxabide alkatearen, Joxe Emilio del Rio zinegotziaren eta Iñigo Altzugarairen eskutik jaso zituzten opariak banan bana, pilotalekuko harmailak betetzen zituzten zaleen txaloen artean.

Gaur egun, 30 bat pilotarik parte hartzen dute Lesakako pilota eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun