Berako Labiaga ikastolaren Land Roverraren zozketako zenbaki sariduna agertu da

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Asier Navaridasek eman zion saria Hondarribiako Pipermina enpresako bazkideari. Utzitako argazkia

Hondarribiako Pipermina enpresako sozioek erosia zuten

Joan den ekainaren 15ean Berako Labiaga ikastolak, Land Roverra eta honen atoiaren zozketa burutu zuen.

Joan den ekainaren 15ean Berako Labiaga ikastolak, Land Roverra eta honen atoiaren zozketa burutu zuen.

Egun horretan bertan ikastolaren ikasturte bukaerako bestarekin batera, eta giro ezin hobean, zozketari ekin zitzaion. Joku eta dantza desberdinak egin eta gero, ikastolako batzordekidea den Asier Navaridasek boletu sariduna atera zuen: 1279a.

Kasu honetan Hondarribiaraino joan da ikastolaren Land Roverra, Pipermina enpresako sozioek erosi baitzuten boleto sariduna. Labiaga ikastolatik zorionak eman nahi dizkiete saridunei eta eskerrak eman boletoak erosi duten guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun