Basurde arrastoko zakurrarekin ere bikain moldatzen da Itsaso Fagoaga lesakarra

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 29a

Skeet Olinpikoan ez ezik, basurde arrastoko zakurrekin ere bikain moldatzen dela erakutsi du Itsaso Fagoaga lesakarrak. Utzitako argazkia

Xagu zakurrarekin hirugarren izan da Nafarroako txapelketan

Basurde arrastoko zakurren Nafarroako txapelketa jokatu zen ekainaren 23an Etxarri Aranazen. Itsaso Fagoaga lesakarrak Xagu zakurrarekin parte hartu zuen eta Skeet Olinpikoan ez ezik, zakurrak hezten ere bikain moldatzen dela erakutsi zuen, hirugarren izan baitzen bere lehen partehartzean.

Basurde arrastoko zakurren Nafarroako txapelketa jokatu zen ekainaren 23an Etxarri Aranazen. Itsaso Fagoaga lesakarrak Xagu zakurrarekin parte hartu zuen eta Skeet Olinpikoan ez ezik, zakurrak hezten ere bikain moldatzen dela erakutsi zuen, hirugarren izan baitzen bere lehen partehartzean.

Ekainaren 23an Etxarri Aranazko Iturri ostatuan zuten hitzordua basurde arrastoko zakurren Nafarroako laugarren txapelketako partehartzaileek eta guzira 19 zakur agertu ziren bere gidariekin.

San Juan bezperako beroak eta hezetasunak lagundu egin zion zakurren lanari eta gainera, belar eta iratze aunitzeko lekuetan barna ibili zirenez, basurdeak arrasto nabarmenagoa utzi zuen. Horregatik, berdintasun handia izan zen eta lehenbiziko eta azkeneko sailkatuen artean 30 puntuko aldea bertzerik ez zen izan.

Nafarroako txapelketan lehenbiziko postua, Agoitzeko Xabier San Martin Arzelusek gidatutako Mora zakurrarentzat izan zen; bigarren postua, Alzorrizko Eduardo San Miguelek gidatutako Blas zakurrarentzat eta hirugarrena, Adecap Gazteak elkarteko ordezkari gisara joan zen Itsaso Fagoagaren Xagu zakurrarentzat.

 

Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketa igandean erabakiko da

Igande honetan, uztailaren 1ean Skeet Olinpikoko Nafarroako Txapelketako bigarren zatia jokatuko du Itsaso Fagoagak eta Antonio Javier Fagoaga aita izanen du aurkari nagusia. Izan ere, apirilaren 1ean Elizondon jokatu zen lehenbiziko fasean, 50 platerera, aita lehenbizikoa eta alaba bigarrena izan zen. Berez Espainiako Skeet Olinpiko Txapelketa San Ferminetan izan behar zen baina urrira atzeratu dute eta San Ferminetan txapelketa eduki beharrean, uztailaren 4tik 7ra selekzioarekin konzentrazioa izanen du Itsaso Fagoagak Irunen. Gogoratu behar da zazpigarren urtez segidan Espainiako Kopa irabazi duela aurten Itsaso Fagoagak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun