Joan den ekainaren 8an eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak eskolatik Sunbillara bizikletaz joan ziren. Foru Poliziak Berrizaunera doan bidea bi norabideetan moztu zuen bitartean, 40 ikasle eta irakasle malda beheiti abiatu ziren trenbideraino. Handik Sunbillara joan ziren, han gosaldu eta buelta Berrizaunera. Gurasoak han zituzten zain eta furgoneta, kamioneta eta remolkeetan bizikletak herrira ekarri zituzten. Bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleek eskolan zirkuitu bat egin zuten bizikletaz, semaforoa eta isuna eta guzti. Hagitz ekintza polita izan zen eta eskolakoek errepikatzeko asmoa dutela erran dute.