Udako bi hilabeteetan euskara ikastera etortzen diren lagun kuadrila ere izaten da herrian. Aurten ere, Aterpean, AEK-k antolaturiko barnetegiak izanen dira, gure herria hagitz baliagarria baita hizkuntza ikasteko eta bai euskara praktikatzeko ere. Herriko karrika, ostatu eta bertze txokoetan, mugimendua nabarituko da beti bezala.