13 neska-mutiko udalekuetan

Nerea ALTZURI 2012ko ekainaren 27a

 Eskolako denboraldia pasatuta, orain opo­rre­tan daude gazte­txoak. Horrela, irailera bitarte, bi hilabete pasa­txoko atse­denaldian izanen dira. Mu­gimendua nabarituko da inguruetan, gaz­­te­txoak dauden baz­te­rrak nabarmenak baitira. Aurten ere, ber­tze urte batez, Bortzirie­tako Euskara Mankomunitatea eta Dindaia Fundazioaren eskutik udaleku irekiak izanen dira uztaileko hilabetean. 

Aisialdirako tartea, euskara mingai­nean dutela, uztailaren 2an hasiko dute eta hamahiru neska-mutikok goizetako entretenimendua izanen dute. Ttikixeagoak edo kozkorxeagoak izan, denentzako izanen da zer egin. Itxaro Etxa­gue arduradun gisa eta Ana Isabel Telletxea begirale bezala, biak he­rrikoak, gazte­txoen taldearekin ariko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun