Igantziarren tarifa bera ordainduko dute herritarrek Igantziko igerilekuetan

Nerea ALTZURI 2012ko ekainaren 27a

Udalak akordioa sinatu du Igantziko Udalarekin

 Udalak Igantziko Udalarekin egin duen akordioa dela eta, aurten Arantzako herrita­rrek igantziarrek ordain­tzen duten tarifa bera ordainduko dute Igan­tziko igerilekuetan. 

Uda osorako abonoa honako hau izanen da aranztar eta igantzia­rren­tzat: 4-10 urte bitartekoek 17 euro  ordain­du­­ beharko dute (gaine­rako herrietakoek 28 euro); 11-18 urteko herrita­rrek 28 euroko tarifa izanen dute (kanpokoek 42 euro) eta 18 urtetik goitiko he­rritarrek 40 euro  ordain­du beharko dute (kanpotarrek 63 euro).

Izena He­rriko Etxean­ eman beharko da, baita ordaindu ere. Udaletik adierazi dutenez, jendea ez bada apuntatzen hurrengo urtean ez da deskonturik eginen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun