Tantirumairu ikastolak antolatutako XXIX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 8an. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, antzerki eta bapateko saio batekin. Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan, mailaz maila Oihana Arruti Terreros, Mattin Borda Albillos, Ainara Etxeberria Terreros, Uxue Urroz Oiarzabal, Uxue Mesa Garmendia eta Julen Otxoteko Arlegi izan ziren irabazle. Ilustrazio lehiaketan, Unax Ordoki Etxepeteleku eta Jon Apeztegia Lizarralde (1. maila); Aimar Igarzabal Jaunsaras; Maricielo Asto Huaman, Nahia Sanchez Arakues, Nerea Ordoki Etxepeteleku eta Leire Igoa Apezetxea izan ziren saridunak.