399 lagunek egin zuten Lesakako XI Mendi Itzulia

Aitor AROTZENA 2012ko ekainaren 27a

Javier ARRIOLA

 399 mendizalek parte hartu zuten ekainaren 17an Lesakako XI Mendi Itzulian. Horietatik 230 mendizalek ibilbide luzeena aukeratu zuten, 33 kilometrokoa eta gainerako 169k laburragoa, 25 kilometrokoa. Argazkian, Errengan ageri dira batzuk. Beti Gaztek, mendi itzulia antolatzea posible egiteko lagundu duten pertsona eta establezimendu guziak eskertu nahi ditu lerro hauen bidez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun