Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak bosgarren urtez antolatutako Piki lehiaketako sarietan partehartze onena izan duen ikastetxeari emandako saria eskuratu du Irain eskola publikoak. Gainera, Jontxu Urrusolo Elgorriaga hirugarren izan zen LHko lehen zikloan eta Irati Iriarte Altzugarai bigarren LHko bigarren zikloan.