Musika Bandak emanaldi berezia eskainiko du ekainaren 29an, ortziral arratseko 20:00etan Eskolttikiko aparkalekuan. Kontzertua bidai bat bezala antolatu dute eta aurkezle batzuen bitartez bertze herrialdetako kantak joko dituzte. Antzeztokiak hegazkin itxura hartuko du eta ‘azafatek’ musikariek beraien doinuen bidez irudikatzen dituzten herrialdetako janari tipikoak probatzera emanen dituzte. Gainera, leku horietako bakoitzeko dantzak edo ikuskizunak ere taularatuko dira.