Berako jubilotekako ikasleek beraien lanak ikusgai paratu dituzte

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 27a

Ikasturtean egindako lanak ikusgai paratu dute Berako jubilotekako erabiltzaileek. Aitor Arotzena

Uztailaren 10a bitarte zabalik izanen da erakusketa Lagun Handiak elkartean

“Gure lana, jubiloteka barnean eta kanpoan” izenburupean, ikasturte honetan egindako lanak ikusgai paratu dituzte Lagun Handiak elkartean Berako jubilotekako erabiltzaileek.

“Gure lana, jubiloteka barnean eta kanpoan” izenburupean, ikasturte honetan egindako lanak ikusgai paratu dituzte Lagun Handiak elkartean Berako jubilotekako erabiltzaileek.

Erakusketa uztailaren 10a bitarte zabalik izanen da, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 19:00etara, astelehenetik igandera.

Erakusketaren helburua zerbitzua herritarrei ezagutzera ematea da eta horretarako jubilotekako erabiltzaileek eurek egindako lanak bildu dituzte (mandalak, koadroak, ehoziri lanak, gantxillo-lanak…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun