Kultur Batzordeak hip-hop, funky, jazz eta lirico dantza ikastaroa antolatu du aste honetarako, ekainaren 25etik 29ra, 12 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzendua. Kultur Etxean eskainiko da, 11:30etik 13:00etara. Izena emateko epea dagoeneko bukatua dago.