Cultura Viva erakundeak 21. aldiz antolatutako sarien banaketa egin zen ekain hasieran Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. Arte plastikoen arloko saria Ignacio Larra margolariarentzat izan zen, epaimahaiak ahobatez onartu baitzuen «sarituaren meritu profesional aparta, bere obraren indarra eta bere sentsibilitate artistikoa». Ignacio Larra margolaria Marga Irazoki emaztearekin eta senide eta lagunekin joan zen Madrilera. Espainiako errege etxeko margolaria den Ricardo Sanzek proposatu omen zuen Larra saridun izatea eta bera izan zen saria eman ziona.