Frankismoaren errepresioa sufritu zutenei omenaldia eskainiko die aurten Udalak

TTIPI-TTAPA 2012ko ekainaren 27a

Hilerriko hobi komuna irekitze­ko eskatu dio Aranzadiri

 Espainiako Gerrak eta Frankismoak Beran eragindako kalteak eta bikti­mak aintzat hartuta, memoria historikoari zor, erre­presioa jasan zutenei omenaldia eskainiko die aurten Udalak. Aralar, Bildu eta EAJren aldeko botoekin eta UPNren abs­tentzioa­re­kin hartu zuen erabakia ekainaren 12ko batza­rrean. 1948ko urta­rrilaren 8an Udaleko Osoko Bilkurak Franco Es­painiako­ diktadorea herri­ko seme kuttun eta adopzioz­ko izendatu zuen­ erabakia baliorik gabe ere utzi­ du Udalak, eta ondorioz, izen­dapen hori kenduko du, aldi berean, Francok eta bere erre­gimenak ordezkatzen dutena gai­tzetsiz. 

Udalak nabarmendu du 1936ko abuztuaren 2an Bera bonbardatu zutela Francoren aldekoek eta gerran hildako herritarrez gain, sei beratar fusilatu eta bertze lau desa­gertu zituztela Francoren indarrek: Francisco Arozamena Irazoki, Lucio Aldai Longarai, Faustino Martinez Urteaga, Cesareo Seminario Iraizoz, Juan­ Etxenike Matxiarena eta Ecequiel Gomez Rodrigo izan ziren fusilatuak eta Santia­go Ana­don Cambero, Ra­mon Balza Loperena, Enrique Berasain Sorondo eta Jose Larraburu Ma­ritxalar desagertuak.
 
Donostiako Ondarretako kartzelatik preso ekarri eta Berako harrobian fusilatu ondotik Berako hilerrian 130 lagun lurperatu zituztela uste da eta horregatik, hilerri­ko hobi komuna zabaldu dezatela eskatuko diote Aranzadi Zientzia Elkarteari. Herrian geldi­tzen diren ikur frankistak berehala kentzeko konpromisoa ere hartu du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun