Kirol Baloreen Sariak 2012 kanpainaren barrenean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldien sariak banatu ziren ekainaren 14an. Guztira 28 sari banatu ziren, kirolean adiskidetasuna, tolerantzia eta balore positiboak bultzatzeagatik. Euskarazko ipuin lehiaketan, Ricardo Baroja ikastetxeko Onintza Zapiain Abuinek jaso zuen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko lehen saria, Azkenean bizikletaz ipuinagatik (argazkia). Bertze sari bat ere joan da Ricardo Barojara, Nafarroako Gobernuak antolatutako euskarazko eskola-lehiaketen barne. Bertso idatzien lehiaketan, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan ari den Lorena Perezek ere saria jaso baitu.