Kontratatzerakoan Funverako ‘diskriminazioa’ salatu du LABek

TTIPI-TTAPA 2012ko eka. 27a, 12:36

LABen prentsaurrekoa TTIPI-TTAPA

 Funveran joan den urtetik honat kontratatzera­ko orduan dagoen «diskriminazio ideologikoa eta sindikala» salatu zuen­ LAB­ek ekainaren 20ko prentsaurrekoan.

Funveran 2010ean egin zen greba mugagabea nola bukatu zen gogoratu zuen LABeko Koldo Saenzek, «55 egun greba mugagabean egon ondotik eta borroka gogor baten ondotik, zu­zen­­­daritzak 4 errelebo kontratu egitea eta hu­rrengo 4 urteetako kontratazio guztiak kaleratu­takoen poltsatik egitea eskaini zuen eta gehiengoa ados egonik, adostasun batera iritsi zen».
 
Baina geroztik erreali­tatea «hagitz bertzelakoa» omen da. Enpresaren egoera hobe­tzen­ joan­ zen eta laister kontratazioak egiten hasi zen. LABek hasieratik salatu zuen «enpresak kriterio ideologikoak erabil­tzen zi­tuela kontratazioak egiterakoan eta langi­le ba­tzue­­kiko diskriminazioa bazela. Zori­txa­rrez, den­borak arrazoia eman digu, eta argi­ eta garbi dago enpresak langile ba­tzuk baztertu eta beta­tu egin nahi dituela lante­gian sar­tzerakoan».
 
Iaz, lehe­nengo aldiz enpresak langile batzuk kontratatu zituen kaleratutakoen pol­tsan ez zeudenak, eta bitartean, pol­tsako ba­tzuk orain­­dik deitu ga­beak zituen, «mu­ga gain­dituz eta hitzarmenean onartutakoa baz­tertuz». Egoera «la­rri»­ honen ai­tzinean Komiteak lan ikuskari­tzan salaketa paratu zuen­ eta honek arra­zoia eman.
 
Halere, zuzendaritzak ez omen du atzera egite­ko intentziorik eta LABen arabera, «orain gutti gauza berdina gertatu da eta berriro ere egoera salatu­ beharrean gaude». Aipatu, ekainaren 22an langi­le batek «sufritzen duen­ diskri­mi­nazioaren aurka» epaiketa zuela en­presak.
 
LABek dio «egoera ho­nen kontra borroka­tzen bakarrik gaudela, gai­nontzeko Komiteko kideen babes eta la­gun­­­­tza­­rik ez daukagulako. Bertze ordezkariei eskatu diete «arduraz joka dezatela eta gaiari behar be­zala heldu diezaiotela­»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun