«Gazta Zati bat» dokumentalaren soinu bandaren aurkezpen ofiziala eginen da uztailaren 6an Lesakako Atxaspin

TTIPI TTAPA 2012ko uztailaren 3a

Esne Beltzako Xabi Solano izanen da ortziralean Atxaspin. Artxiboko argazkia

Ortziral arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Esne Beltzako Xabi Solano eta Zigor Lanprek prentsaurrekoa eta kontzertu ttiki bat eskainiko dute

Ortziral honetan, uztailak 6, Gazta Zati Bat dokumentalaren soinu bandaren aurkezpen ofiziala eginen da, Lesakako Atxaspi tabernan. Bertan, soinu bandaren egileek, Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lanprek prentsaurreko bat eskainiko dute eta ondoren kontzertu ttiki bat.

Ortziral honetan, uztailak 6, «Gazta Zati Bat» dokumentalaren soinu bandaren aurkezpen ofiziala eginen da, Lesakako Atxaspi tabernan. Bertan, soinu bandaren egileek, Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lanprek prentsaurreko bat eskainiko dute eta ondoren kontzertu ttiki bat.

Nazioen Mundua herri ekimenak egin ohi duen bezala, jai giroan eginen da aurkezpen berezi hau, hain zuzen Lesakako Sanferminak ere hasi berriak izanen direlako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun