Kontxi Iñarga eta Santiago Maia boluntarioen lanari esker, Elkarrizan taldeak gaztelaniako alfabetatze eskolak eskaini ditu ikasturte honetan Beran. Hainbat emakume etorkinek parte hartu dute saio hauetan, irailetik ekainera, astean bi egunez Ricardo Baroja eskolan elkartuz.
Ikasturtea bukatzeko, berendua prestatu zuten ikasleek.
Elkarrizan taldeak eta zerbitzu honetan parte hartu dutenek eskerrak eman nahi izan dizkiete eskolari, bi gela uzteagatik, eta bai boluntarioei ere. Irailean berriz ere zerbitzua martxan paratu nahi dute eta interesatuek 948 635036ra dei dezakete edo ssb@lesaka.net helbide elektronikora idatzi.