Joan den ekainaren 15ean, ortziral arratsaldean, Hondarribiko Carlos V Paradorean piano ikasleen elkartrukeko kontzertua burutu zen. Berako Isidoro Fagoaga Musika eskolako piano ikasleak ere bertan izan ziren, Astigarraga eta Hondarribiakoekin batera.
Berako ikasleei dagokienez, Amaia Zelaietak F. Emonts-en “Bonds Successifs” jo zuen, Ainara Ibarbouren eta Maialen Ruizek S. Bastien-en”Alligator Blues”, Ainhoa Telletxeak J.Hummel-en “Theme and variations”, Leire Ruiz eta Ainhoa Martinek J.M Nuyten-en “Rain Play”, Katixa Etxegarai eta Nahia Telletxeak Rossa e Neroren “Boogie Bum”, Carmen Moreno eta Mari Jose Bergarak A. Menken-en “Colors of the wind”, Maialen Ruizek, H. Bertiniren “Preludio FaM” eta Irene Martinezek C. Williams-en “The from the apartment”.