Berako jubiloketa eta Toki Ona institutuko ikasleak elkarlanean aritu dira

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 20a

Toki Onako ikasleak eta jubilotekako partaideak ekainaren 15eko bestan. Utzitako argazkia

Gazteen eta adinekoen arteko ezagutza bultzatzea eta beraien arteko harremana hobetzea zen proiektuaren helburua

Toki Ona Institutuko ikasle batzuek eta Berako Jubilotekako partaidek elkarrekin egindako proiektu baten bukaera ospatu zuten ekainaren 15ean.

Toki Ona Institutuko ikasle batzuek eta Berako Jubilotekako partaidek elkarrekin egindako proiektu baten bukaera ospatu zuten ekainaren 15ean.

Proiektua Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiko 3. DBHko ikasleekin eta jubilotekako partaide batzuekin egin da. Proiektuaren helburua hurrengoa izan da: Gazteen eta adinekoen arteko ezagutza bultzatzea eta beraien arteko harremana hobetzea. Horretarako, ikasleek, binaka, jubilotekako pertsona batekin elkartu behar ziren. Pertsona horrekin elkarrizketa batzuk izan behar zituzten eta gero bere biografia, historia eta sentimenduak idatzi behar zituzten. Proiektua apirilaren 20an hasi zen, egun horretan, Toki Onako ikasleak jubilotekara abiatu ziren, elkar ezagutzen hasteko. Aurkezpen orokorra egin zen, ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu zuen, eta gero jubilotekako partaideek ere beraien burua aurkeztu zuten ere. Saioa hagitz giro onean joan zen.

Apirilaren 27an, elkarrizketekin hasi ziren, eta horrela segitu zuten bertze hiru egunez.

Elkarrizketekin bukatu ondoren, ikasleek Institutuan biografiak idatzi zituzten eta hauek bukatu ondoren, Jubilotekan azken saio bat antolatu zen, ekainaren 15ean egindakoa, hain zuzen. Egun horretan Toki Onako ikasleek jubilotekako partaideei beraien biografia-elkarrizketa paperean oparitu zieten eta elkarrekin, giro onean, saio polit eta atsegina pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun