400 mendizalek parte hartu zuten Lesakako XI Mendi Itzulian

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 19a

Mendizaleak atseden hartzen Errenga inguruan, igandeko Lesakako Itzulian. Javier Arriola

Gehienek ibilbide luzeena aukeratu zuten

399 mendizalek parte hartu zuten ekainaren 17an Lesakako XI Mendi Itzulian. Horietatik 230 mendizalek ibilbide luzeena aukeratu zuten, 33 kilometrokoa eta gainerako 169k laburragoa, 25 kilometrokoa.

399 mendizalek parte hartu zuten ekainaren 17an Lesakako XI Mendi Itzulian. Horietatik 230 mendizalek ibilbide luzeena aukeratu zuten, 33 kilometrokoa eta gainerako 169k laburragoa, 25 kilometrokoa.

Beti Gazte elkarteak antolatutako ibilaldia goizean goiz abiatu zen, lainopean, eta lehenbiziko kilometroetan ez zuten mendizaleek paisai ederregirik ikusteko aukerarik izan. Halere, eguerdi parterako lainoa altxatu eta eguraldi eguzkitsu beroarekin ibili ziren kirolariak eta izerdi patsetan, baina kontent bukatu zuten itzulia.

Beti Gazte elkarteak, mendi itzulia antolatzea posible egiteko lagundu duten pertsona eta establezimendu guziak eskertu nahi ditu lerro hauen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun