Bera kantari ekimena bigarren aldiz aterako da ekainaren 23an

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 19a

Lixoian, Kataku-Bidaxka-Puy ostatuen atarian eta Xugan eginen dituzte oraingoan geldialdiak. Utzitako argazkia

Larunbatr arratsaldeko 19:00etatik goiti

Bera Kantari ekimenak lehenbiziko emanaldian izandako arrakasta ikusirik, bigarren ekitaldi bat eginen da heldu den ekainaren 23an, larunbatarekin, 19:00etatik goiti. Antzinekoan bezala, Lagun Haundiak Elkarteak eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak elkarrekin bultzatu duten adinekoen abesbatzak sustatuta, edozeinek kantatzeko aukera izanen du. Kanta herrikoiak izanen dira, eta letrak bertan banatuko dira.

Oraingo honetan, ibilbideko lehenbiziko geldialdia Lixoia Ostatuan eginen dute; bigarren geldialdia Kataku-Bidaxka-Puy ostatuen atarian; eta hirugarren eta azken geldialdia Xuga ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun