Lorenzo Silva idazlea Berako Toki Ona institutuko ikasleekin izan da

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 18a

Lorenzo Silva idazlea, Toki Ona institutuko ikasleekin. Utzitako argazkia

Ekainaren 14ean bere solasaldian parte hartu zuten 65 ikaslek

Ekainaren 14ean, ortzegun goizean, Lorenzo Silva idazleak hitzaldia eskaini zien Berako Toki Ona institutuko 65 ikasleri. Solasaldi atseginean, literatur munduko bere esperientziak azaldu zituen, eta ikasleek ere galderak egiteko aukera izan zuten.

Lorenzo Silvak 30 liburu baino gehiago ditu argitaratuak, eta horietako batzuk 9 hizkuntzetara itzuliak daude. Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioko “Literatur Topaketa” programaren dirulaguntzarekin antolatzen ahal izan da hitzaldi hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun