Konpost-gailuak banatzen hasiak dira Baztanen

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 19a

Eskaera egina zuten 168 pertsonek aste honetan jasoko dute

Eskualdeko Zabor mankomunitateak eta Baztango Udal Zabor batzordeak bultzatua, konpost-gailuak banatzen hasi dira Baztango herritarren artean. Eskaera egina zuten 168 pertsonek aste honetan hartuko dute ontzia eta konposta modu egokian egiteko konpromisoa.

Ekainaren 18an, astelehenean, Baztangoizakoek zuten hitzordua Arizkungo elkartean eta han agertutako 30 pertsonek konpostatzearen nondik norakoak entzun zituzten. Bortzirietako mankomunitateko teknikaria, Zaborretako zinegotzia eta udal langile bat izan ziren konpostagailuak banatzen eta azalpenak ematen. Etxean sortzen dugun zaborraren%40a organikoa dela azaldu zuten, eta hori etxean kudeatuz zabor produkzioa anitz jautsiko zela.

Ondoko egunetan izanen dira bertze hitzorduak: Iruritan, ekainaren 21ean, ortzegun atsaldeko 19:00etan Gizarte Bilgunean eta Elizondon ekainaren 23an, larunbat goizeko 9:30etan Arizkunenean.

Balleko Etxetik eskaerak egiten segitzeko animatzen dute jendea, ondoko urterako behar bada izanen delakotz ontzi gehiago ekartzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun