Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXIX. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 8an. Ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, antzerki eta bapateko saio batekin.
Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan Oihana Arruti Terreros “Otso indartsua” lanarekin, bigarren mailan Mattin Borda Albillos, “Erloju” lanarekin, hirugarren mailan Ainara Etxeberria Terreros “Maitagarri ttikia” lanarekin, laugarren mailan Uxue Urroz Oiarzabal “Lagun berriak” lanarekin, bosgarren mailan Uxue Mesa Garmendia, “Takoi bihurriak eskapatu egin dira” lanarekin eta seigarren mailan Julen Otxoteko Arlegi, “Oier terroristen aurka” idazlanarekin.
Ilustrazio lehiaketan, lehen mailan Unax Ordoki Etxepeteleku eta Jon Apeztegia Lizarralderen lanak izan ziren saritutako marrazkiak; bigarren mailan Aimar Igarzabal Jaunsarasena; hirugarren mailan Maricielo Asto Huaman-ena, laugarren mailan Nahia Sanchez Arakuesena, bosgarren mailan Nerea Ordoki Etxepetelekurena eta seigarren mailan Leire Igoa Apezetxearena.