Piki sarietako partehartzailerik onena izan da Lesakako Irain eskola

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 15a

Piki lehiaketako sari banaketa. Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak antolatutako bosgarren lehiaketako saridunen artean daude ikastetxe horretako Jontxu Urrusolo eta Irati Iriarte ere

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak maiatzaren 17an ospatu zen Internet Egunaren inguruan bosgarren urtez antolatutako Piki Lehiaketako sariak banatu dizkie hamar ikasleri eta lau ikastetxeri. Guzira hameka ikastetxeko 276 ikaslek parte hartu dute.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei (6-7 urtekoak) zuzendutako kategorian, Lesakako Irain eskolako Jontxu Urrusolo Elgorriagak hirugarren saria eskuratu zuen, MP3 bat eta diploma.

LHko hirugarren eta laugarren mailakoei zuzendutako kategorian (8-9 urtekoak), berriz, ikastetxe bereko Irati Iriarte Altzugaraik bigarren saria lortu zuen, argazki marko digitala bideo erreproduzitzailearekin eta diploma.

Gainera, orokorrean partehartze onena izan duen ikastetxeari emandako saria ere eskuratu du Irain eskola publikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun