Altzateko bestak ospatuko dituzte Beran ortziral honetatik igandera

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 15a

Larunbat eguerdian erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira. Artxiboko argazkia

Ortziral ilunabarreko txupinazoarekin hasiko dira

Berako urteko besten egitarauaren artean, bere tokia duten Altzateko bestak gainean dira. Ortziraletik igandera izanen dira.

Berako urteko besten egitarauaren artean, bere tokia duten Altzateko bestak gainean dira. Ortziraletik igandera izanen dira.

Ekainaren 15ean, ortziral arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara pintxo poteoa eginen da Altzaten. Txupinazoa botako da Katakuko terrazatik eta ondotik kalejira eginen da txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin. 19:00etatik aitzinera pote bakoitzarekin zenbaki bat emanen da, igandean zozketatuko den bidaiarako. Bidaia bi lagunentzako Asturiasen asteburua eta Sellaren jeitsiera egiteko aukera izanen da. Sarituak plazan egon beharko du.

Ekainaren 16an, larunbat goizeko 10:00etan plater tiroketa izanen da. 12:00etan Herri Kirol Taldearen erakustaldia plazan. 13:00etan kalejira erraldoi eta buruhaundiekin. 14:00etan bazkaria Katakuko terrazan. Apuntatzeko txartelak Purienean­ daude salgai. 16:00etan: haurrentzat biziginkana Matzadan. 17:00etan kronoeskalada eginen da Matzadatik Mitxinbordara. Ordu erdi lehenagotik apuntatu behar da. 19:00etan Gure Txokoa Dantza Taldearen erakustaldia plazan eta ondotik Faideleri omenaldia. 23:00etan kontzertuak plazan: I can’t explain eta Irune eta Itsaso ahizpak. Atsedenaldian suzko zezena karriketan.

Ekainaren 17an, igande goizeko 11:00etan meza izanen da Altzateko elizan. 17:00etan hip-hop dantza emanaldia Ikastolako haurrekin plazan. 18:00etan Rebecca dantza jazz ikuskizuna plazan eta gero bidaiaren zozketa. Arratsaldean, Ikastolako gurasoen taloak dastatzeko aukera ere izanen da, besten bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun