Lesakako XI. Mendi Itzulia igande honetan eginen da

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ibilbide laburra goian eta luzea behean.

Internetez izena emateko aukera ortziralean bukatuko da

Igande honetan, ekainak 17, Lesakak hartuko du mendi itzulien leku­koa. Eta hamaikagarren aldiz, Beti Gaz­tek antolatutako ibilbidea egiteko aukera izanen da.

Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran: luzea, 33 kilome­tro­koa eta 1.800 metro­ko desnibelarekin, eta mo­tza, 25 kilometrokoa eta 1.200 metroko desnibelarekin. Ibilbidea 07:00­etatik 07:30era abiatuko da, eta aitzinetik, 06:00­etatik 07:30era, izena emateko aukera izanen da. Lehenagotik ere egin daiteke Internetez, www.mendizmendi.com web orrian, baina ortziral hau baino lehen.

Plaza Zaharrean ema­nen zaio itzuliari hasiera­, Sastrineraino joateko. Handik bide zaha­rra­ri segituta, Itsaszelaietara joanen dira mendizaleak, Apittuko gainetik pasata­, eta hortik Amekurrungo-atakaraino.

Puntu honetan, ibilbide luzea hartuz gero, Arti­kutza mugatzen duen zerrakurari segituta Izuko kaskora joanen dira eta handik Artikutzara. Gero, Erroiarritik Eskasera joanen dira eta beranduago, Arritxulagainera igoko dira. Ondotik, Errengako lepora jei­tsiko dira.

Ibilbide laburra aukeratzekotan, Amekurrun­go atakatik barna, Pago­lleta eta Elutxatik pasako­ dira eta Burnaizegi­raino joanen dira. Ondotik, Galtzarrieta, Bianditz eta Arritxulagainera joanen dira mendizaleak, Errengako lepora jeitsi aitzine­tik. Arritxulagainan bat eginen dute ibilbide luzeak eta laburrak.

Errengara igotakoan, Garbisuko Hegitik pasatuta Domikoraino ailegatuko dira. Hemen luzea egin nahi dutenek urtegia inguratuko dute eta Ikatzulora joanen dira. Laburra nahi dutenak urtegiaren diketik Ikatzulo­ra joanen dira. Goiko Iragara jei­tsiko dira, ondotik Akerregiko gainera igoko dira eta handik helmugara ailegatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun