Lesakako gazteek bukatu dute Gazte Martxako murala Guardia zibilen isuna, pareta margotzeko Nafarroako Gobernuaren ukazioa… Hainbat arazo izan dituzte Lesakako gazteek Gazte Martxako murala egiterako orduan. Izan ere, aitzinetik aipatu bezala, Saratik Lesakara egin zen Gazte Martxa baino lehen mural bat margotu zuten Lesakako sarreran. Guardia Zibilak jarritako isun batengatik, ordea, ezabatu behar izan zuten. Azkenean, hilabete bat beranduago berriro egin dute gazteek murala, oraingoan igerilekuko paretan, lehengo leloa erabiliz marrazki eder eta handiagoarekin, Gazte Martxako oroitzapen modura. Horrenbertze arazori aurre egin ondotik, kontent gelditu dira Lesakako gazteak.