Azken asteotan, eskualdean egiten ari diren mobilizazioen berri izan dugu. Nafarroako Gobernua hainbat esparrutan, batez ere osasunbidean eta hezkuntzan, egiten ari den murrizketek haserrea eta amorrua piztu dute herritarron artean. Kalitateko hezkuntza aldarrikatuz, eta murrizketen kontra, manifestazioak, kontzentrazioak, itxialdiak, eta bertzelako ekintzak egiten ari dira. Argazkian, gure eskolako irakasle, guraso eta ikasleek maiatzaren 28an egindako elkarretaratzea ageri da.