Gazte Asanblada hasia da aurtengo Arantza Rock prestatzen. Abuztuaren 25ean izanen da eta dagoeneko taldeak zehaztu dituzte: Goienetxe Anaiak, Mendeku Itxua, Esne Beltza eta DJ Bull-ek eskainiko dituzte kontzertuak.
Arantza Rock-erako dirua biltzeko boletoak ere atera dituzte. Euro batean eros daitezke herriko denda eta ostatuetan eta inguruko ostatuetan. Sari potoloak prestatu dituzte: Euskal Herriko landetxe batean bi lagunentzako asteburua, Orioko talasoterapian bi lagunentzako sarrerak eta bi afari Aterpen.
Abuztuaren 25eko ilunabarrean eginen da zozketa eta saridunak hilabeteko epea izanen du agertzeko. www.arantza.eu, TTIPI-TTAPA eta Xorroxinen jakinaraziko dira zenbaki sarituak.