Boluntarioak biltzen dituen Elkarrizan taldeak antolatuta musika emanaldi bereziaz gozatu ahal izan zuten Andra Mari Zahar Etxeko bizilagunek maiatzeko hondar larunbatean. Araitz Bizkai (gitarra) eta Marta Eslava (Txirula) musikariek hainbat abesti eskaini zituzten, tartean euskal kantu aunitz.