Beti Gazte elkarteak omenaldi berezia eskaini zion kasik hiru hamarkada hauetan elkarteko zuzendaritza batzordean eta azkeneko hamasei urteak presidente karguan eman dituen Salvador Yanciri, «egin duen lan izugarria eskertzeko». Gainera, lan horretan segitzen du, oraindik ere zuzendaritza batzordean baitago. Maiatzaren 26an, futbol talde nagusiaren azken partidaren atarian Aurreskua dantzatu zion Ander Abuinek eta txapela jarri zioten Mikel Irigoien eta Beñat irazoki kapitainek, baita lore-xorta eskaini ere Marisol Irigoien emazteari.