Herriko bi ikastetxeetan ikasturte bukaera prestatzen ari dira. Irain eskola publikoan ekainaren 21a izanen dute azken klase eguna eta goiz osoan herri kirolak, jokuak, musika eta txistorrada izanen dute. 21:00etan 6. mailakoei agurra eskainiko diete eskolako jantokian afari eder bat eginez, 5. eta 6. mailakoek, ikasle hauen gurasoek eta irakasleek. Afaldu ondoren dantzaldia ere izanen da. Ekainaren 23an ikasturte bukaerako besta eginen dute, joku eta bazkariarekin. Tantirumairu ikastolan, berriz, hilaren 22an eginen dute ikasturte bukaerako besta, 17:00etan hasita ikasleek eskainiko duten jaialdiarekin.