Herriarteko Pilota Txapelketatik kanpo

Ttipi-Ttapa 2012ko ekainaren 14a

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren barne, Bera Uharteren kontra aritzekoa zen maiatz­ hondarrean Uharten, eta Uhartekoek larunbatean jokatu beha­rrean, partidak igandearekin egitea erabaki zuten. Berako ordezkariek igandean ezin zutela kategoria guztietan bikoterik aurkeztu ja­ki­narazi zieten eta ortziralean edo larunbatean jokatzea eskatu arren, ezez­koa jaso zuten. Senio­rretan ezin izan zuten bikotea osatu­ eta aurten txapelketatik kanpo geldituko da Bera­ eta heldu den urtean ere ezin izanen du aritu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun