Altzateko bestak ospatuko dituzte ortziral honetatik igandera

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 14a

Ortziral ilunabarreko txupinazoarekin hasiko dira

Herriko besten ar­tean, bere tokia duten Al­tzateko bestak gainean dira. Ortziraletik igandera izanen dira.

 

Ortzirala, ekainak 15

• 19:00-21:00: pintxo poteoa Altzaten.

• Txupinazoa Katakuko terrazatik.

• Ondotik kalejira txistulari, erraldoi eta buruhaundiekin.

• 19:00etatik aitzinera pote bakoitzarekin zenbaki bat emanen da, igandean zozketatuko den bidaiarako. Bidaia bi lagunentzako Asturiasen asteburua eta Sellaren jeitsiera egiteko aukera izanen da. Sarituak plazan egon beharko du.

Larunbata, ekainak 16

• 10:00: plater tiroketa.

• 12:00: He­rri Kirol Taldea­ren erakustaldia plazan.

• 13:00: kalejira erral­doi eta buruhaundiekin.

• 14:00: bazkaria Katakuko terrazan. Apunta­tzeko txartelak Purie­nean­ daude salgai.

• 16:00: haurrentzat biziginkana Matzadan.

• 17:00: kronoeskalada Matzadatik Mitxinbordara. Apuntatzeko ordu erdi lehenagotik.

• 19:00: Gure Txokoa Dantza Taldearen erakustaldia plazan.

• Ondotik Faideleri omenaldia.

• 23:00: kontzertuak plazan: I can’t explain eta Irune eta Itsa­so ahizpak.

• Atsedenaldian suzko zezena karriketan.

Igandea, ekainak 17

• 11:00: meza Altzateko elizan.

• 17:00: hip-hop dan­tza emanaldia Ikastolako haurrekin plazan.

• 18:00: Rebecca dan­tza jazz ikuskizuna plazan.

• Gero bidaiaren zozketa­.

• Arratsaldean, Ikastolako gurasoen taloak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun