Jatorri politiko anitza duten Euskal Herriko zazpi herrialdetako 26 alkate zein zinegotzi talde batek Udalbiltza berrantolatzeko proposamena luzatu zuen Irunen, hautetsien arteko atxikimendu-kanpaina abian jarriz. Horren harira eta jakinda hurrengo larunbatean, ekainaren 30ean, bilera nazional bat eginen dela Iruñean gure inguruko alkate eta zinegotzi talde batek, Amaiuko gazteluaren oroitarrian egindako agerraldian dei egin diete eskualdeko hautetsiei, beraien izena eman dezaten, proiektu honetan sinesten badute bederen.
Atxikimenduak biltzeko prozedura Internet bidez egiten ahal da eta Baztan-Bidasoaldean kolore ezberdineko hautetsiek emana dute dagoeneko bere izena: Bildukoak, Nabai 2011 eta independienteak. Aste honetan ahalik eta atxikimendu gehien biltzea da beraien helburua eta horregatik, azken momentura arte ez uzteko deia egin dute.