1.500 euro banatuko ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 19a

Ekainean egiten diren erosketen truke, 50euroko 30 baleren zozketa eginen da ekainaren 29an

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egiten ari den kanpainaren baitan, 1.500 euro banatuko ditu ekainean bere establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

Zehazki, 50 euroko 30 erosketa bale, komertzio bakoitzeko bana zozketatuko ditu ekainaren 29an eta sari banaketa ekainaren 30ean eginen da, 13:30ean plazan. Egun horretan saria jasotzera joaten ez denak, saria galduko du. Baleak gastatzeko azken eguna, berriz, uztailaren 5a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun