Dantza ikastaroa antolatu du Berako Kultur Batzordeak ekainaren 25etik 29ra

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 11

Hip-hop, funky, jazz eta lirico ikastiko dute eta izen ematea hilaren 20a baino lehen egin behar da

Berako Kultur Batzordeak hip-hop, funky, jazz eta lirico dantza ikastaroa antolatu du ekainaren 25etik 29ra, 12 eta 16 urte arteko neska-mutilei zuzendua. Berako Kultur Etxean eskainiko da, 11:30etik 13:00etara.

Dantza ikastaroan izen emateko epea ekainaren 20an bukatuko da eta horretarako 012 telefonora deitu beharko da eta 10 euro ordaindu. Ikastarora eraman beharreko material bakarra arropa erosoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun